2010/06/15

DR. FLEMING ESKOLAKO FESTA, Ekainaren 5ean















9:30etan hasi zen festa pilota eta pala txapelketako finalak jokatu ziren. 10:45etan hasi zen emanaldia. Guk 5.mailakoak “Los Chicos Del Coro” egin genuen eta 6.mailakoak oso polita egin zuten ere. Emanaldia bukatu eta gero 12:45etan bertso emanaldia hasi zen.
Aitor, Iker, Saioa eta Maialen










Aurrena pilota eta pala partiduak izan ziren, ondoren emanaldiak, gero erakusketa, bertso emanaldia eta eguerdian bazkaria frontoian. Arratsaldean jokoak eta merienda izan genituen.

Ederki pasa genuen!!!!

Irati,Eneit eta Garazi



Pilota eta pala txapelketen finalak izan genituen eta gero 11:00etan, maila bakoitzak emanaldi bat eman zuen. 12:00etatik-13:00etara erakusketak, ateak zabalik izan zituen. 12:30etatik-13:30etara 5. eta 6. mailakoak bertso emanaldia eman genuen. Gero bazkaria egon zen eta arratsaldean jokoak.

Alain, Telmo, Maddi eta Eider









Urtero bezala, hemen gaude festarekin , oso ondo pasatzen.
Aurten ere 5. mailakoak dantza polit bat egin dugu.
Gogoratzen zarete nola izena zuen? “Los chicos del coro” izena zuen, polita, baietz ? Bai noski.

Axier,Oihana,Mónica eta Deyerlin
























2010/06/07

"La clase de Tocamerroque" Antzekia

5. Mailakoek egindako eta ironiaz betetako antzerki honetan Cervantes idazle ospetsuak eskola bateko partaide bitxiak aurkeztuko dizkigu...eta zuek atera ondorioak obra ikusi eta gero.



Partaide guztien agurra eta jasotako txalo zaparrada.

2010/05/18

OUR COMMUNITY: AMASA-VILLABONA

Hello dear collegues!!!Here we are again to show you the poster that we have been making on the last week during our English sessions.The topic that we are working at the moment is "SETTLEMENTS". This subject has shown us that there are always things that we can improve in our towns. The poster mentioned above is a summary of these aspects that are wrong and what can we do to solve them. We hope you find it interesting.Thanks for your attention.

2010/05/14

U D A L – F O R O A 2010


Atzo, maiatzaren 12a, udaletxera joan ginen agenda 21 n izenean uraren egoerari buruzko gure proposamenak eta gure konpromisoak azaltzeko.
Han elkartu ginen Maixabel alkatesarekin Jesusen Bihotzakoekin eta Gu, Dr. Fleming-koak.
Datorren asteazkenean Tolosara joango gara eta han bailarako beste ikastetxekoekin batera elkartuko gara uraren inguruak gure konpromisoak eta proposamenak biltzeko.

2010/05/07

KUTXAGUNERA EGINDAKO TXANGOA

Pasa den apirilean Ongarai Eskolako 5. mailakoak, Kutxagunera joan ginen egun pasa. Oso ondo pasatu genuen denok. Izugarri gustatu zitzaigun museoan zehar dena ikusi, ikutu eta aztertzea. Gainera, gida bat izan genuen azalpenak ematen.
Baina... gehien gustatu zitzaiguna Planetarioko saioa izan zen : " Kartoizko kohetea".
Egun ahanztezina benetan !

2010/03/23

EZ GAUDE HAIN URRUN

64,5 km. Besterik ez.

ON EGIN!!!


Kaixo danori. Ikusi dugu gozariarena eta inbiria pixka bat eman diguzue. Guk ere eskatuta dugu, baina guri azkeneko hilabeteetan ailegatuko zaigu.

Bestaldetik, azkeneak PDI eta ordenagailuak jaso ditugu. Dana martxan dugu eta badugu asmoa Aste Saindu ostean hasteko. Opor zoragarriak izan. Bueltan kontaktuan egongo gara.

2010/03/18

Eskolara gosaldu gabe?


Joan den asteartean, hilaren 16an, Fleming-eko 5. mailako neska-mutilak etxetik baraurik abiatu ziren eskolara, “Gosari kardio-osasungarria” ekimenean parte hartu behar zutelako.
Goizeko 9:00etan ikasgelako jardueretan murgildu beharrean, ikasleak jangelarantz zuzendu ziren. Han txukun-txukun zain zuten energiaz beteriko gosaria: sagarra, esnea, kakaoa, ogi-opiltxoa, oliba olioa eta indioilar hestebete xerra bana. Ordurako tripa zorriak dantzan zituztenez, gustura hartu zuten jatekoa, nahiz eta bati baino gehiagori olioak hasieran atzeraka eman, eta etxeko laranja faltan bota, sagarraren tokian. Bapo geratu eta dena jaso eta garbitu ondoren, ordenagailu gelara joan ziren informazio-bideo bat ikustera. Bideoak gosariaren garrantziaren eta gosari oso batek bete behar dituen baldintzen gainean hausnarketa egitera eraman zituen ikasleak.
“Gosari kardio-osasungarria” ekimena 2000. urtean sortu zen Gipuzkoan hainbat enpresek babestuta, eta 7-13 urte bitarteko haurrei dago zuzendua. Beste urte batzuetan Fleming-a antolakuntzak norbait bidaltzen bazuen ere hitzalditxoa eta azalpenak ematera, aurtengoan eskolako irakasleen esku geratu da ardura, urtetik urtera eskaera handitu egin omen baita.

Gosari osasungarri batek bete behar dituen baldintzak
Egun osorako energia ematea
Karbohidratoak, proteinak eta bitaminak dituela ziurtatzea.
Zer gosaldu eta zergatik?
Zerealak: Hesteen funtzionamendu zuzena mantentzen laguntzen dutelako.
Fruta: Bitamina eta mineral ugari dituelako
Esnekiak: Kaltzioan aberatsak direlako
Oliba-olioa: Kolesterol onaren maila handitu eta bihotzeko gaitzak sahiesten laguntzen duelako.
Hestebeteak: Hobe hamaiketakoan hartzea, opilgintza-produktuen ordez.
Estrak: Tarteka, fruitu lehorrak, eztia, txokolatea eta halakoak har daitezke gosarian aukera handiagoa egon dadin.

2010/03/03

ONGARAI ESKOLATIK AGURRA FLEMING IKASTETXEARI

Kaixo lagunok.

Kosta zaigu baina hemen gaude.
Batetik ez gaudelako jantzita blog kontuekin eta bestetik barnetegiak eta mintegiak medio, eskola 2.0rekin zerikusia dugunok deskonektatuta egon gara. Ea hemendik aurrera gehiago konektatzen garen.

Laste arte ate agur bero bat Ermutik.

ONGARAI ESKOLA